Alkatearen mezua

Izaskun Landaida, Ugaoko alkatea

Informazioaren gizartean bete-betean murgilduta gauden honetan, harro gaude udalaren web orri berri hau ugaotar auzokide guztiei aurkezteaz. Aitortzen dut alkate izendatu nindutenetik egitasmo hau aurrera eramatea izan dudala lehentasunetako bat. Hasieratik ezarritako helburua izan da. Eta honekin dagoeneko lortuta daukaguna egin nahi izan dugu: web orrialde arina, dinamikoa eta eguneratua sortzea; Ugao-Miraballesen bizi garenontzat eta gure udalerriari buruzko interesa agertzen duten guztientzat erabilgarria izango den web orrialdea.

Diseinu moderno baten bidez, “leiho digital” honek gure auzokideak unean-unean informatuta egon daitezen informazio bide garrantzitsu bat zabaltzea ahalbidetuko digu, eta gure udalerriari buruz edo zuzentzeko ohorea dudan Udalbatzari buruz kontsultak egitea erraztuko du.

Hau lehen urratsa da, baina ez azkena. Web orria hazteko eta aberasteko asmoa daukagu, egingo diren ekarpenekin zein herritarren eskari berriekin. Hori dela eta, eskuragarri duzuen web orri hau oinarrizko -horrela adieraz dezagun- asmo batekin abiatzen da: eduki interesgarriak eskaintzen dituen heinean tresna egokia izatea. Zentzu horretan, web orrialdean elementu berriak gehitzen joango gara, eta elementuok komunean izango dute eraikin digital honetako ardatza informazioa izatea.

Ziur nago batzuon eta besteon artean webgune honek eskaintzen digun ahalmen izugarriari etekina ateratzen jakingo dugula. Lehen adierazi dudan bezala, berau informazioaren gizartearen aurrean begiak zabaltzen lagunduko digun “leiho digitala” da. Ugao-Miraballes orain arte dena izateari utzi barik teknologia berrien alde apustua egiten duten euskal udalerrien artean kokatuko duena, beti ere gure arbasoen nortasun ezaugarriak mantenduz eta garai berriok udalerri gisa hazten jarraitzeko eskaintzen dizkiguten aukerei helduz.

Biscaytik