Albisteak

 

Asteburu honetan, ekainak 15, ostirala, eta ekainak 16, larunbata, Sarea Fest 2018 jaialdiaren IV. edizioa ospatuko da Ugao-Miraballesen.  Zuzeneko musika eta musika estilo desberdinak biltzen dituen programazioa da, entzule guztiei musika estilo desberdinak hurbiltzea helburu duena, ofizialak ez diren taldeen presentzia sustatuz eta “kaleak” bizikidetza eta aisialdirako espazio gisa eskaintzen dituen aukerak bultzatuz.

Hauxe, IV. edizioa da eta hasieratik Sarea Sound System elkarteak antolatu du. Aurten, ordea, udaleko kultura zerbitzuaren languntza ere izango du.

Ekainaren 15ean, ostirala, 19:00etan, koral kontzertu bat ospatuko da Herriaren  Enparantzan (euria eginez gero, institukoko patioan egingo da) Sarea txiki (ahots zuriak), Sarea Abesbatsa (ahots mistoak) eta  Etorki dantza taldearen eskutik. Bestalde, larunbatean, ekainak 16, egun guztian zehar luzatuko dira kontzertuak. Ekitaldiak 12:30etan hasiko dira Moonshine Wagonen eskutik eta jarraian, honakoek jardungo dute, besteak beste: The Pushermen (13:30), The Dolphiners (17:00), The Binilo´s (18:00), Mumia (19:00), Ou Mama! (20:00),  Susterbacks (21:00) eta Zazkel (22:00).