Albisteak

Nutrizio eta Elikaduren Segurtasun ikastaroa 

Ugao-MiraballesKo Udalak  antolatutako “Nutrizio eta Elikaduren Segurtasun” ikastaroan parte hartzeaz interesatua daudenek otsailaren 24ra arteko epea izango dute izena emateko Jane Jauregian edo Gazteinfo Gazteen Informazio Gunean.

Ikastaro honen bidez, bertaratzen direnak Arrisku Handieneko Janarien Manipulatzaile Txartela lortzeko aukera izango dute; agiri hau beharrezkoa izaten da janariekin lotura duen edozein lan jardueran aritzeko.

Ikastaro hau herritar guztiei zabalik dagoen arren langabetuek lehetasuna izango dute (langabezi txartela erakutsi beharko dute). Ikastaroa Jane Jauregian emango da, otsailaren 28tik martxoaren 29ra bitartean astearteetan eta ostegunetan 18:00etatik 20:00etara, eta kostuari dagokionez udalerrian erroldatutakoek 21 € ordaindu beharko dute eta erroldatu gabe daudenek 38,50 €.