Albisteak

Urteurrenaren aurreko edizio baten irudia 

Ohikoa denez Ugao-Miraballesek martxoaren 4an bere urtebetetzea ospatuko du, hau baita sortu zuteneko data ofiziala, Udal Kultura sailak eta Historia Ezagutzeko Zentroak antolatutako egitarau berezi batekin.

Juan I. Infante jaunak Villanuena de Miravalles sortzeko hiri-gutunean pribilegioak zigilatu zituenetik 637 urte igaro dira. Ordutik hona hiribildua hazten eta bere historia eraikitzen joan da. Hori dela eta, egitarau honen bidez hiribildu noble honen jatorria eta bilakaera ezagutarazi nahi da.

Ospakizunak otsailaren 27an hasiko dira, Jane Jauregian egingo den haurrentzako IX. Marrazki Lehiaketan aurkeztutako lanen erakusketarekin, bertan irabazleen zerrenda argitaratuko delarik. Edizio honetako gaia Erdi Aroko aisialdia da eta parte-hartzaileek, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleak, oinarriak eskuratzeko eta lanak aurkezteko epea otsailaren 23an amaituko da.

Martxoaren 4an izango da egun nagusia. Hona hemen egun horretan izango diren ekitaldiak:

9:00-10:30: Herriko I. Indaba lehiaketan izena ematea
Herriaren Enparantzan. Izena ematea debaldekoa da eta hainbat sari egongo dira.
Koadrilak edo parte-hartzaileak erdi aroko mozorroekin etortzera eta lehiaketa girotzera animatzen ditugu. Horrela, Erdi Aroko girotze onenaren saria lortzeko aukera izango dute.

11:30-14:30: Joku tradizionalak. Eskuz egindako egurrezko 40 joku baino gehiago ume guztiek goza dezaten. Elkartasuna kalean.

12:00: Sari banaketa Historia Ezagutzeko Zentroak antolatutako IX. Marrazki lehiaketa. Jane Jauregian.

12:15: Kalejira Erdi Aroko pertsonaiek alaituta. Hasiera plazan.
 Kalejirara joango diren umeek jostailu bana jasoko dute.

14:00: Indaba lapikoen aurkezpena.

14:30: Bazkaria Herriaren Enparantzan. Mahaiak eta aulkiak egongo dira partaideentzako eta bazkaria etxetik ekarrita erreserba egiten duten guztientzako.
Ugaoko Bidea Antzerti-taldeak bazkari hasieran parodia dibertigarriak antzeztuko ditu.

17:00-19.00: Zirku-tailerra. Gazteleku zirku bihurtuko da, eta bertan gazteek akrobaziak, malabarrak eta oreka-jokoak praktikatuko dituzte. Hiru hodien plaza txikian.

17:15: Sari banaketa Lehiaketa gastronomikoa.
Lehenengo saria: 150 € eta txapela
Bigarren saria: 100 €
Hirugarren saria: 80 €
Eta Ugao-Miraballesko Merkatarien Elkarteak emandako sari gehiago!

17:45: Kalejira eta erdi aroko ikuskizuna. Hasiera Herriaren Enparantzan.

19:15: Gaueko ikuskizuna Herriaren enparantzan eta Erdi Aroko girotze onenari sari berezia ematea.

Ekitaldi hauek guztiak debaldekoak dira.

Anima zaitez, mozorrotu eta irten kalera!

Herriko Indaba Lehiaketan parte hartzeko ezinbestekoa izango da izena ematen dueña Ugao-Miraballesen erroldatuta egotea. Lehiaketan izena emateko aukera egongo da martxoaren 4a baino lehen Jane Jauregian edo egunean bertan 9:00etatik 10:30etara Herriaren Enparatzan.

Kartela (PDF 6,75Mb)

Oinarriak (PDF 136Kb)

Izena emateko orria (PDF 103Kb)

Lehiaketaren oinarriak Ugao-Miraballesko Historia Ezagutzeko Zentroan (Jane Jauregia), Gazteinfo Gazteen Informazio Gunean (Udiarraga, 39) eta www.ugao-miraballes-museoa.org web orrialdean ere nahi duenaren eskura egongo dira.