Beste urte batez, Ugao-Miraballesko Historia Ezagutzeko Zentroak martxoaren 4an hiribildu hau sortu zeneko 637. urteurrena ospatzeko asmoz (1375-2012) Umeei zuzendutako Erdi Aroko IX. Marrazki Lehiaketa antolatu du.
Edizio honetako marrazkien gaia “Aisialdia Erdi aroan: artea, kirolak eta jolasak” izango da. Interesdunek Zentroan (Jane Jauregian) laguntza eskatzeaz gain lehiaketaren oinarriak jaso ditzakete.
Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako nahi duten ikasle guztiek parte hartu ahal izango dute, marrazki bakarrarekin, ondorengo mailetan:
1. maila: Haur Hezkuntzako ikasleak.
2. maila: Lehen Hezkuntzako 1. zikloko ikasleak (1. eta 2. maila).
3. maila: Lehen Hezkuntzako 2. zikloko ikasleak (3. eta 4. maila).
4. maila: Lehen Hezkuntzako 3. zikloko ikasleak (5. eta 6. maila).
Parte hartu nahi dutenek marrazkia otsailaren 23a baino lehen Jane Jauregian utzi beharko dute. Marrazkia Din-A4 tamainako folio baten egin beharko da eta folio hau, ez hondatzeko, kartulina bati itsatsita joan beharko da. Honen atzeko aldean parte hartzailearen izena, telefonoa, jaiotza-data, ikastetxea eta maila agertu beharko da.
Teknika askea da: marraztu ezazu nahi duzun moduan, zerak, akuarelak, kyats-ziriak…etab. erabiliz; esaldiak eta hitzak nahi duzun hizkuntzan idatzi ahal dituzu (euskaraz edo gaztelaniaz).
Otsailaren 27tik aurrera Jane Jauregiaren atondoan parte hartu duten marrazki guztien erakusketa egongo da eta irabazleak zeintzuk izan diren jakitera emango da.
Martxoaren 4an, 637. urteurrena ospatzeko programatutako ekitaldien artean, sari-banaketa egongo da.
Informazio gehiagorako oinarriak ikusi, Historia Ezagutzeko Zentrora joan (Jane Jauregia) edo www.ugao-miraballes-museoa.org web orrialdean sar daiteke.
Ugao-Miraballesko Historia Ezagutzeko Zentroak beretzat gordetzen du oinarri hauek aldatzeko eskubidea, betiere aldez aurretik jakitera emanez.
Oinarriak (PDF 51Kb)