Albisteak

Nutrizio eta Elikagaien Segurtasun ikastaroa 

Ugao-Miraballeso Udalak “Nutrizio eta Elikaduren Segurtasun” ikastaroa antolatu du. Ikastaro honen bidez, bertaratzen direnak Arrisku Handieneko Janarien Manipulatzaile Txartela lortzeko aukera izango dute; agiri hau beharrezkoa izaten da janariekin lotura duen edozein lan jardueran aritzeko.

Ikastaro hau herritar guztiei zabalik dagoen arren langabetuek lehetasuna izango dute (langabezi txartela erakutsi beharko dute). Ikastaroa Jane Jauregian emango da, otsailaren 28tik martxoaren 29ra bitartean astearteetan eta ostegunetan 18:00etatik 20:00etara, eta kostuari dagokionez udalerrian erroldatutakoek 21 € ordaindu beharko dute eta erroldatu gabe daudenek 38,50 €.

Interesatuek otsailaren 17ra arteko epea izango dute izena emateko Jane Jauregian edo Gazteinfo Gazteen Informazio Gunean.