Ugao-Miraballesko Udalak, Berdintasunerako zinegotzigoaren bitartez, herritarrei orohar, eta emakumeen taldeari bereziki, dei egiten die martxoaren 8ari begira -Emakumeen Nazioarteko Eguna- adierazpen bat egin dezaten.
Zentzu honetan, datorren asteartean, otsailak 14, Jane Jauregian 15:30etan balizko testua lantzeko tailerra antolatu da. Bertaratuko direla baieztatu dute Ibilgura herriko elkarteko emakumeek, Helduen Hezkuntza Iraunkorreko ikasleek, jabekuntza ikastarokoek eta Merkatarien Elkarteak.
Tailer hau berdintasunerako agente batek dinamizatuko du, eta beronek koordinatuko du egingo den lana.