Ugao-Miraballesko merkatari eta ostalarien elkarteak otsailaren 14an San Balentin egunaren inguruan kanpaina berezi bat antolatu du, "UME-ACUk maite zaitulako, eros ezazu Ugaon, beti irtengo zara irabazten" leloa duena.
Otsailaren lehen hamabostaldian Ugao-Miraballesko elkartutako establezimenduetan erosten dutenek papeleta batzuk jasoko dituzte betetzeko, eta horrela egiten dutenek 200 euroko bale baten zozketan sartuko dira. Bale hau elkarteko lokaletan gastatu beharko da. Zozketa otsailaren 14an izango da.
Kanpaina honekin elkarteko arduradunek Ugaon erostea eta kontsumitzea sustatu nahi dute.