Albisteak

 

Gabon jaiak gainean ditugula, Ugao-Miraballesko Udalak jostailuak jasoko ditu gaurtik abenduaren 21era (asteazkena) bitartean. Helburua da jostailu horiek premia handiena duten umeei helaraztea Cáritasen bitartez.

Bando baten bidez, Udalak herritarrei dei egin die kanpaina honetan parte har dezaten, eta eskatu die erabilitako jostailuak, bota egin beharrean, haurrentzat eman ditzatela. Halaber, jostailuok nahiko egoera onean egon behar dira, etorkizunean erabiliko dituztenek ahalik eta gehien goza ditzaten.

Honako hauek dira kanpainan parte hartzeko eta jostailuak uzteko lekua zein ordutegia:

Lekua: Udaletxea.

Egunak: abenduaren 15etik 21era, 8:30etik 14:30era.